Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Irriziklo 2025: «Promesa berdina egin diegu lagun guztiei»

marzo 12

 

Laguntasuna aintzat ematen den harreman mota hori da. “denok dauzkagu lagunak”, “ez dago traiziorako lekurik” edo “lagun on bat beti egongo da zure alboan”. Promesa handien putzua da: betidanik eta betirako, forever, infinito, hor egongo gara. Jakintzat ematen den unibertso hori lur aberatsa da sormenerako, pertsonon alderik inozo eta zaurigarriena bistara ateratzen duelako.

 

Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, aktoreek fikziozko lagun taldea izatera jolastuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak eta galerak. Eta hanka sartuko dute, barruraino eta beste behin. Laguntasuna komunitateak harilkatzeko alkimia dela konbentzituta daudenez, ustekabez beteriko ospakizuna amaieraraino eramango dute. Hori da lagun bati egin diezaioketen promesarik txikiena. Gonbidatuta zaude.

 

  • Ideia eta ekoizpena: Maite Aizpurua Olaizola, Infinito taldea
  • Aktore sortzaileak: Intza Alkain eta Maite Aizpurua Olaizola
  • Testua: kolektiboa, Mejillon Tigrerekin elkarlanean
  • Zuzendaritza: kolektiboa Matxalen eta Pedroren bidelaguntzarekin
  • Aholkularitza eszenikoa: Edurne Azkarate

Local

Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin, 5
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España