Jaizkibelgo geologia lekuan lekuko ulertzeko txango zirkularra izango da, Guadalupetik hasita, Justiz, Kapelu punta, Biosnar lurmuturra, Erentzin bailara, Irupuntxa eta Labetxu bailaratik pasatuko garela. Ibilbidean zehar Flyscha, geoformak, iknofosilak, paramoudrak eta hareaharrian beha daitezkeen kolore ederren kontrasteak ikusiko ditugu, eta baita ulertuko ere. 15 km inguruko ibilbidea izango da, 570 m-tako desnibelarekin. Zailtasuna: erdia. Informazio gehiago nahi baduzu edota apuntatu nahi baduzu, deitu Luberri museora edo idatzi ezazu. 6 pertsonako taldea behar dugu gutxienez aurrera atera dadin.