Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Irudigileak 2024: Komiki tailerra Usue Egiarekin

noviembre 8, 2024

Irudigileak 2024 zikloaren barne.

IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Usue Egia ilustratzaile bizkaitarrak abentura grafikoa eta komikia sortzeko eta diseinatzeko saio batzuk emango ditu Pilarreko auzoko Luis Elejalde ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.

Usue Egia (Durango, 1992), ilustratzailea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua, Arte Ederrak ikasten ari da gaur egun. Irudimentsua oso txikitatik, narrazio grafikoan aurkitu du nola ulertzen duen inguratzen duena eta nola adierazten duen bere barne-mundua. 2023an, arte, sorkuntza eta esperimentazio tailer bat ireki zuen bere herrian, eta gaur egun eskolak ematen ditu bertan.

Argitalpenak

Nik esaten dudalako (Denonartean, 2022) Ana Arribillaga-Usue Egia

Ura leporaino (Denonartean, 2022)

Sariak

2021ean, Usue Egiak Durango Sor (tzaileen) Leku beka irabazi zuen literatura eta ilustrazio arloan, Ustekabean, krak proiektuarekin. Bere helburua proiektua liburu batean gauzatzea zen, eleberri grafiko edo komiki formatuan. 2022ko udazkenean ‘Ura leporaino’ komikia argitaratu zuen

 

Local

El Pilar Gizarte Etxea
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España