Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Irudika 2024 – Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala

octubre 24, 2024 - octubre 26, 2024

Irudika 2024ren aurrerapena.

Irudika 2024 Artium Museoan egingo da urriaren 24tik 26ra bitartean. Topaketaren zortzigarren edizioan artistak, argitaletxeak eta eragileak bilduko dira (Norvegia, Kolonbia eta Indiatik Gasteizera iritsitakoak). Mahai-inguruetan, tailerren eta hitzordu profesionaletan hiru herrialde horiek izango dira protagonistak (betiere Euskadirekiko loturarekin) eta Europako, Latinoamerikako edo Asiako beste toki batzuetako gonbidatuak ere bilduko dira.

Sarrerak dagoeneko salgai daude topaketaren webgunean. Edukiera, guztira, 125 pertsonakoa da formatu presentzialean, topaketan online ere parte har daiteke, irudika.eus plataformaren bidez.

Plataforma horrek aukera ematen die sektoreko profesionalei beren lana erakusteko eta Irudika Komunitatearen bidez konektatzeko, bai eta argitaletxe eta eragileekin hitzordu profesionalak izateko eta Artiumen izango diren eduki, hitzaldi eta tailer guztietarako ere.

Detalles

Comienza:
octubre 24, 2024
Finaliza:
octubre 26, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/10/24/irudika-2024/webkklik00-detalle/eu/

Local

UPV/EHUko Letren Fakultatea, Montehermoso Kulturunea, Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Artium Museoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España