2025ean, Irun Zuzenean musika ekimenak formatua aldatu, eta nobedadeak ekarriko ditu iraupenari eta agertokiei dagokienez. Zortzi urtez, arrakasta handia lortu du festibalak, baina Irungo Udalak, Kultura Arloaren bidez, pauso bat gehiago ematea erabaki du, eta, aurten, entzute handiko taldeen sei kontzertu antolatu ditu, lau asteburutan, CBAko agertoki berrian, zeinak Irun Zuzenean duen izena hain zuzen ere.
Emanaldiak ondoz ondoko lau asteburutan izango dira, irailaren 19, 20 eta 26an eta urriaren 3, 4 eta 11n, CBAko agertoki berrian, zeinak Irun Zuzenean duen izena hain zuzen, salbu eta Beberena, zeina San Juan plazan izango den, doan.
Bebe eta Ariel Rot izango dira edizio honetako kartelburuak, eta izen handiko beste talde batzuk izango dituzte lagun: Belako, Los Punsetes, Tulsa eta Janus Lester. Era berean, bertako taldeak ere arituko dira, hala nola Onavibe, Slimfit, Santalla, Isora, Bluehat eta Aysha. Horrela, kontzertu eskaintza horri esker, Irun erreferentzia izango da berriro ere lurraldeko zuzeneko musikaren esparruan.
Irailaren 19a:
Irailaren 20a:
Irailaren 26a:
Urriaren 3a:
Urriaren 4a:
Urriaren 11: