
2026ko Iruña Musika Ekintza jaialdiaren egitarauaren barruan.
Unai Villabona klarinetean eta Naiara Egaña pianoan. Bi-biek osatzen dute bikotea, klarinete eta pianorako errepertorioaz gozatu nahiak bultzaturik sortutakoa, musika ulertzeko duten modu berezi hori irudikatzeko. Programa askotarikoa entzunen dugu, bai estiloetan bai garaietan. Adibidez, Carl Maria von Weber, Jean Françaix eta George Gerswhin konpositoreen lanak, hain zuzen ere.