Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Iruñaldia 2025: «Bi zakur Gaztelu plazan»

noviembre 13

2025eko Iruñaldia jaialdiaren barne.

Led Silhouette dantza konpainia Lesakan kokatzen da eta Jon Lopez eta Martxel Rodriguez ditu sustatzaile. Dantza garaikidea sortzen dute eta Laban eszenaratuko duten pieza Marcos Morau koreografo handiarekin batera sortu dute. 

Bi zakur Gaztelu plazan koreografian bi gizon besarkatuta azaltzen dira. Dantzan ari diren bi gizon belar hezearen gainean edo kupula izartsuaren azpian. Pasio-dantza baten hedapena, bere zentzurik garbiena errepikapenean eta katarsian: akitu arte dantzatzea, abaildu arte zaunka egitea, hil arte bizi. Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriz hasi arte.

90eko hamarkadatik hona hamaika gerra eta krisialdi jasan ditugu, eta gure giza-harremanak zalantzan jarri dituzte. Suminduraz eta zalantzaz beteriko aro berria dugu. Sortzaileen funtzioa kolokan jarri da egoera honen aurrean. Dantza honetan gorputza eta mugimendua hozkada, zaunka, erreminta… gisa aurkezten dira. Babes-ezkutu bat izango balitz bezala.

Dantza erabiltzen dute mundua ulertu ahal izateko. Oihu ozen bat hedatzen dute, testuinguru berri bat bilatzeko. Horra hor aurrera egiteko borrokan ari den belaunaldi baten amorrua. 

 

Local

Laba – (Plaza)
Gaztelu Plaza, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España