Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Iruñeko Ganbara Abesbatza + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

enero 17

Poztasunaren eta gogoetaren artean. Bi termino horiek musikari austriarraren (1824-1896) hiru meza handiak defini ditzakete. Eta dualtasun horretatik dator ere bere gainerako musika; izan ere, tradizioarekiko debozioaren eta berrikuntza konplexuagoaren artean esploratu gabeko bideak daude, intentsitate handiko unibertso adierazkorretara garamatzatenak batzuetan.

Brucknerren musika intimoa eta dramatikoa da, argia eta sinplea, soberakoa eta aldi berean neurritsua. Eta jakina, abesbatzarako eta haize-zur eta metalezko taldeetarako konposatutako lan hau – misa nº2 en mi menor (1882ko bertsioa)- ez da salbuespena; bai, ordea, bikaintasun harrigarrikoa. Sorkuntza aparta da.

Iruñeko Ganbara Abesbatzak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak obra berezi eta eder hau aurkeztuko dute, bere bide korapilotsu, kontraesankor eta liluragarrien bidez oinez ibili eta galtzera gonbidatuko gaituen soinu-monumentua.

Iraupena

60 minutu

Fitxa artistikoa

Coral de Cámara de Pamplona/ Iruñeko Ganbara Abesbatza. Orquesta Sinfónica de Navarra / Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Director / Zuzendaria: David Gálvez Pintado.

Local

Gayarre Antzokia
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España