
Gorrak diren eskualdeko bi pertsonak Marokon zehar egindako bidaia baten bidez, entzumenaren eta isiltasunaren arteko elkarbizitza hizpide duen lana.
Itziar Agirrebarrena Beldarrain lizartzarra eta Enrike Zeberio Berger tolosarra dira filmeko protagonista nagusiak; gorrak dira biak jaiotzetik, eta Josu Iztueta bidaia-gidari tolosarraren laguntzarekin Aste Santuan Marokora egindako bidaia du oinarri.
Marrakexeko Jamaa el Fna plazako zalaparta, Atlas mendikateko lasaitasuna, Merzougako basamortuaren isiltasun eta bakea… Nolakoa da, ordea, mundua soinurik gabe? Izan ere, Enrikek eta Itziarrek Marrakexko plazan edota basamortuan entzuten dutena berbera da: erabateko isiltasuna.
Fitxa artistikoa:
Trailerra: