
Italino Grand Hoteleko sotorik galduenean dago ikuztegia. Bertan, pertsonaia bakarti batek arropa garbitu, lisatu eta perfumatzen du. Bakarrik bizi da, maindireen artean amesten du eta bakardadea ezkutatzeko makinekin hitz egiten du, baita bere itzalarekin jokatu ere. Makinen bozgorailuen bidez jartzen da harremanetan munduarekin. Bi ahotsek axolagabekeriatik ateratzen dute, hoteleko bi langileren ahotsek, eta mundua eta bizitza ikusarazten dizkiote…
1986az gero, La Tal konpainiak bilakaera izan du, hazi pailazo klasikotik, eta unibertso propioa osatu arte, clownaren munduari buruzko ikuskapen sakon baten ondorioz. Konpainiaren ezaugarrietako bat estetika berezia da. Aretorako zein kaleko antzerki-ikuskizunak sortzen dituzte, mundu osoko jaialdi eta agertokietan antzeztu dituztenak.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.