Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Itsaspeko Zinema Mater ontzian (Pasaia)

julio 23

Uztail honetan, Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa (CIMASUB) berriz aterako da itsasora, eta aurten modu berezian egingo du: lau proiekzio ireki egingo dira Mater museo-ontzi ekoaktiboaren gaineko estalkianZero Zabor Uretan 2025 kanpainaren baitan.

Proiekzioak doakoak izango dira eta publiko orori zuzenduta daude. Mater-en estalkia zinema-areto bihurtuko da, eta ikus-entzunezko ikusgarriak eskainiko ditugu gure ozeanoen edertasuna eta zaurgarritasuna erakusteko.

Egunak eta kokalekuak:

  • Bilbo – uztailaren 4a, ostirala
  • Ondarroa – uztailaren 12a, larunbata
  • Getaria – uztailaren 17a, osteguna
  • Pasaia – uztailaren 23a, asteazkena

Proiekzioak iluntzean hasiko dira, itsas-ingurune paregabean, kultura, natura eta kontzientzia ekologikoa uztartuz.

Kanpaina bat itsaso osasuntsu baten alde

Ekintza hauek guztiak Zero Zabor Uretan kanpainaren parte dira, Mater-ek bultzatutako ekimena. “Hondakin onena, sortzen ez dena” goiburupean, itsasoko zaborraren arazoa ikusgarri egin eta herritarren parte-hartzea sustatzen du.

Uztail osoan zehar, Mater zortzi portutan ibiliko da, jarduera hezitzaileekin, zabor-bilketa herrikoiekin, sormen tailerrekin eta, noski, itsaspeko zinemarekin. CIMASUBek proiekzio hauen bidez artea, zientzia eta aktibismoa elkartzen ditu gure ozeanoen alde.

Informazio gehiago: www.zerozaboruretan.eus

Local

Talako Heliportua
Lekeitio, Bizkaia 057 España