Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Itxas Soinua 2025: Geraldine Trio: «Urdina»

julio 24

2025eko Itxas Soinua – Lekitioko Nazioarteko Musikaldiaren barne.

Urdina. Itsasoa eta zerua. Bizia eta barea. Musikari hauek, bossa novaren zale amorratuak hiruak ere, musika-estilo horren harmonia, melodia eta erritmo harrigarri eta aberatsak dakartzate. Ahotsa, gitarra eta perkusioaren soinu minimalistak berebiziko giroa sortzen du, eta bizipozaren eta malenkoniaren arteko bidaian murgiltzen gaitu. Geraldineren ahots goxoak Ricardo Urrutiaren gitarrarekin bat egiten du, instrumentu bakar bat bezala funtzionatuz. Aitor Bravok erritmo brasildarrak gehituko ditu.

Proposamen honek, euskarazko, ingelesezko eta portugesezko abestiak bilduta, jazz eta bossa nova estandarrak ikuspegi eguneratu eta berri-berritik irudikatzera gonbidatzen gaitu, paregabeko fusio berritzailea lortuz. Urdina. Ura eta haizea. Iraganeko konpositoreengan inspiratuta eta orainaldira ekarritako proiektua

Local

Ikusgarri Aretoa – (Kirol pistak (Ribabellosa))
Resurrección Maria de Azkue, 5
Lekeitio, Bizkaia 057 España