Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Itxas Soinua 2025 – Lekeitioko Nazioarteko Musikaldia

julio 18 - julio 25

Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia uztailaren 18tik 25era ospatuko da Lekeition. Aurreko edizioko ildo berbera jarraituz, mundu klasikoko eta modernoko musika proposamenik onenak dakartzate aurten ere.

Edizio honetan denetarik izango da. Musika klasikoa gustoko dutenentzat, Xabier Zeberioren azken lanetik hasiz eta Ganbara Abesbatzak proposatu digun esperientzia traszendentaletik pasatuz, Iberian Brass-en haize-metalezko instrumentuek ekarriko diguten soinu epel eta aberatsaz gozatu ahal izango dugu.

Musika modernoa, jazz-a eta erritmo Brasildarrak gogoko dituztenentzako, Geraldine Trio-ren proposamen intimotik abiatu eta FEMMM + Band taldeak eskainiko dizkigun kolorezko harmonien artean bidaiatzeko aukera izango dugu.

Aurten gainera, musikaldia ahalik eta inklusiboena egiteko, kontzertuetarako sarrerak aldez aurretik fisikoan eta bertatik bertara erosteko aukera egongo da! 

Local

Andra Mariaren Zeruratzearen Parrokia
Mundaka, Bizkaia 068 España