Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Itxas Soinua 2025: Xabier Zeberio: «Pause»

julio 18

2025eko Itxas Soinua – Lekitioko Nazioarteko Musikaldiaren barne.

Pause, Xabier Zeberioren bakarkako lehen lana. 9 pieza berri biltzen dituen album hau Aitor Etxebarria ekoizlearekin eskuz esku landua izan da, eta Forbiden Colours diskoetxearen zigilupean ikusi du argia.

Iñar Sastre (pianoa), Aitor Etxebarria (pianoa eta soinu diseinua), Liam Ó Maonlai (ahotsa eta harpa zeltiarra), Markel Zeberio (biolontxeloa) eta Alos Quarteten —Francisco Herrero (biolina), Lorena Núñez (biola), Ivan Carmona (biolontxeloa)— kolaborazioak entzun daitezke CD berri honetan, eta Zeberio bera ere bai, noski, nyckelharpa, biolin, biola eta kontrabaxuan.

Grabaketak Bilboko Mala estudiotan burutu dira, eta nahasketen arduraduna Jean Phocas teknikaria izan da.

 

Local

Andra Mariaren Zaruratzearen Basilika
Lekeitio, Bizkaia 057 España