Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Itxas Soinua 2026: CHIARA PELLONI & IRATI BILBAO

julio 16

2026ko Itxas Soinua – Lekitioko Nazioarteko Jaialdiaren barne.

Chiara Pelloni (Bologna, Italia) eta Irati Bilbaok Musikene Euskal Herriko goi mailako ikastegian ezagutu zuten elkar jazz kantuko ikasketak burutzen ari zirela, eta beraien artean berehala laguntasun eta mirespen handia sortu zen; azken urteetan bakoitzak bere herrialdean ibilbide musikal propioa garatu duen arren, beti izan dute buruan elkarrekin proiektu bat egitea, eta azkenik iritsi den aukera honetan, bi jazz abeslari hauek beraien diskoetako errepertorioak batuko dituzte bata bestearen konposaketak elkarrekin abestuz. Emakume konpositore, letrista eta taldeko liderrak dira biak, ikuspegi ezberdindunak baina abesti intimistek, inprobisazioak eta originaltasunak batzen dituztenak, tradizioari eta modernitateari zein iraganari eta orainari buruz hitz egiten duten bi perspektiba ezberdin eskainiz.

Local

Andra Mariaren Zeruratzearen Parrokia
Mundaka, Bizkaia 068 España