Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Itzalaren argitasunean: agerikoaz haratago begiratuz», Josune Garciaren erakusketa

junio 13 - septiembre 14

Josune García artista donostiarrak emoziozko bidaia gisa aurkezten du erakusketa, izatearen ikusgaitzen diren ertzetara eramaten gaituena. Barrurako begirada baten emaitza den erakusketa introspektibo eta abstraktu honek, harmoniaren eta kaosaren arteko tentsioan dabiltzan lanen bidez, ikuslea agerikoaz haratago begiratzera gonbidatzen du, argiaren eta ezkutukoaren arteko muga esploratuz. Honela, artistak, kolorearen, testuraren eta keinuen espontaneitatearen bitartez, esperientzia sentsorial bat eragiten du, ilunpean geratu ohi den hori agerraraziz.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España