
«Txanpero, paipo edo koltxoneta sendo samarra beharko dugunez itzulpen automatikoaren olatu gainean tente eusteko, saiatuko gara ikusten zertan den mesedegarri eta zertan oztopo itzulpen automatikoa egunero egin behar izaten ditugun itzulpenetan. Eta ikusiko dugu orobat zer arazo eragiten dizkigun itzulpen automatikoarekin batera sortu den postedizio izen ponpoxo-tranpatiak.
Ez dugu formula magikorik aurkituko, baina saiatuko gara igerian jarraitzeko behar ditugun trepetak hobeto ezagutzen.
Ez ahaztu uretarako betaurrekoak, ur azpian ere begiak zabalik jarraitzeko».
Irakaslea
Idoia Santamaría Urkaregi.
Noiz
2025eko azaroaren 20an.
Ordutegia
16:00-19:30.
Ordu kopurua
Guztira, 3,5 ordu.
Non
Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Prezioa
– Bazkideak: 40 euro.
– Bazkide ez direnak: 50 euro.
Izena emateko epea
2025eko urriaren 23tik azaroaren 5era (biak barne).
Oharra
– Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
– 2025eko azaroaren 10ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.