Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Izarren jakintzaz: Albumasarreko Ituna»

septiembre 26, 2024

Iruñeko Planetarioak ‘El gabinete de las maravillas. Códices ilustres (s. VIII – XVI)’ erakusketa jasoko du, irailaren 26tik urriaren 19ra.

Inaugurazio egunean, irailaren 26an, 19:00etan, Javier Armentia astrofisikari eta Iruñeko Planetarioko zuzendariak “Izarren jakintzaz: Albumasarreko Ituna” hitzaldia eskainiko du. Hitzaldian sarrera mugatua izango da, ezinbestekoa da plaza erreserbatzea moleiro.com/pamplona2024 helbidean, info@moleiro.com helbidera idatziz edo 915 903 723 telefonora deituz. Informazio gehiago: www.moleiro.com/es/eventos/pamplona-2024-presencial

Albumasarreko Ituna (XIV. mendearen erdialdea) Erdi Aroko kodize ilustratu liluragarrienetako bat da, ezbairik gabe. Lehenengoz, Antzinaroko zibilizazio handien astrologia laburbiltzen du: egiptoarra, grekoa, persiarra eta indiarra. Albumasar (787-886) matematikari, filosofo eta historiako astrologo arabiar handienaren lanaren zatiek osatzen dute testua.

Bere ziklo ikonografiko ederrean, planeten eta zodiakoaren zeinuen irudikapen bereziak ez ezik, ekialdeko kulturek izarren kokapena finkatzeko asmatutako konstelazioen irudi nahasgarriak ere ageri dira.

Local

Iruñeko Planetario
Sancho Ramírez, z/g
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España