Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jakub Józef Orlinski: «Stabat Mate»

mayo 16, 2027

Baluarte Fundazioaren 26-27 Denboraldi Nagusiak Jakub Józef Orli?ski kontratenor entzutetsua aurkeztuko du, opera barrokoaren nazioarteko figura handietako bat, Giovanni Battista Pergolesiren Stabat Mater lana interpretatuz. Kontratenorrarekin batera, Madison Nonoa sopranoa eta Il Pomo d’Oro talde barroko ezaguna arituko dira. Stabat Mater lanaren interpretazio honek esperientzia bizia eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian, zehaztasun instrumentala, ahots-adierazkortasuna eta barrokoaren klasiko handietako baten irakurketa garaikidea uztartzen baititu.

Orli?skik Urteko gizonezko abeslariaren Opus Klassik saria (2023) eskuratu zuen, eta bitan izendatu dute Grammy sarietarako. Nazioarteko ibilbide sendoa egin du, Europan, Amerikan eta Asian emanaldiak eginez, eta, gainera, beste proiektu diskografiko batzuk egin ditu, hala nola Beyond (2023) eta #LetsBaRock (2024).

Madison Nonoa soprano zeelandaberritarra hainbat agertokitan aritu da, hala nola Salzburg Festival edo Glyndebourne Festival Opera jaialdietan, eta errepertorio barrokoan proiekzio handiko ahots lirikoa dauka.

Il Pomo d’Oro 2012. urtean sortu zen eta nazioarteko panoraman gehien nabarmentzen den interpretazio historikoan espezializatutako taldeetako bat da. Cecilia Bartoli edo Joyce DiDonato artistekin aritzen da, besteak beste.

  • Jakub Józef Orli?ski, kontratenorra
  • Madison Nonoa, sopranoa
  • Il Pomo d’Oro

Local

Baluarte Auditorioa – (Plaza)
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España