Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Janus Lester

noviembre 8

Aurten, Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak JANUS LESTERen musikaz gozatzera animatzen zaituzte.

Sarrerak abuztuaren 28tik aurrera BERRIA DENDA atalean eta Iortia kultur guneko atarian eta harreran. Zatozte Sakanako BERRIAlagunen urteroko ospakizun handira!

Sarreren dirua Berriarendako izanen da.

Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du. Urte eta erdiko bira egin du Janus Lesterrek, Ez gaitzala loak harrapatu (2022ko abendua) lehenengo diskoarekin debutatu zuenetik, euskal eszenaren lehenengo mailan bere lekua finkatu arte. 100 kontzertu eskaini ditu Euskal Herrian, Estatuan eta Finlandian, besteak beste. Hainbat artistarekin kolaboratu du, hala nola Izaro eta Idoiarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere abestu du. Kilometroak jaiaren abestia konposatu du, eta Dabadaban grabatutako zuzeneko EP bat argitaratu du. Eta, batez ere, nonahi harritu du publikoa, euskal panoramako ahotsik indartsu eta berezienetakoa baitu.

Sarreren prezioak: Aurrez, 15 € (BERRIAlagunek 13 €). Egunean bertan, 17 € (BERRIAlagunek 15 €). 

Local

Iortia Kulturgunea – (Antzokia)
Travesía Frontón, s/n
Altsasu/Alsasua, Navarra 010 España