Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

JANUS LESTER + BISAI

mayo 3

Janus Lester-ek “Lore” izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean.  Musikari berak adierazi duenez, “diskoa loratze baten metafora da: batzuetan ez dakigu landare batek zergatik ez duen loratzen, ura edo argia behar ote duen, baina faktore gehiago egon daitezke tartean. Hori bera gertatzen da sormen prozesuarekin ere”.

Diskoak hainbat kolaborazio berezi ditu. Izaro abeslaria “Nola hartu arnasa” kantuan aritu da, eta Neomak taldeak “Etxean” abestian parte hartu du. Musika aldetik, aberastasun handiko diskoa da, eta Mumford & Sons edo Stromae bezalako erreferente anglosaxoien eragina sumatzen zaio, berezko nortasuna galdu gabe.

Janus Lester eta bere taldeak (Garazi Esnaola, Mañan Arbelaitz, Julen Suárez, Andoni Arriola, Julen Barandiaran eta Javier Echarri) aurkezpen birarekin musikazaleak liluratzeko prest daude. “Lore” diskoak emozioen sakontasuna eta doinu aberatsak uztartzen ditu, eta zuzeneko emanaldietan guztia emateko prest daude.

Local

Elizondo – Lur Aretoa
Baztan, Navarra 050 España