Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.
Denda tradizional bateko jabeak ezusteko bezero baten bisita izan du. Bezeroak proban jarriko du saltzaileak salmentarako duen gaitasuna. Edo bezeroa ez al da dirudiena? Denda estalki bat da? Senideen itaunketak, auzoen arteko gatazkak, piztia armadak, telefono deiak, konplizitatea, maitasuna eta dragoiak.
Espejimo komedia absurdoa da, antzerkiaren funtsezkoenetik sortua: bi aktoreren arteko joko erradikala eszenan, inor axolagabe utziko ez duena. Logikaren uztarriak ezarritako espazio-denboraren eta mundu paraleloen kontzeptuak fartsa bat direla frogatzen duen ikuskizuna; inork ez die ihes egiten arbasoen begiradei, ezta haien irudikeriei ere.
Fitxa artistikoa: