Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.
48 urteko gizon batek beti amestu duena lortu du: etxebizitza bat erosi eta independizatzea. Higiezinen agentzian etxebizitza txiki eta zaharra dela esan diote, baina xarmagarria. Argia da eta bainugela on bat dauka. Benetan, txikiagoa eta zaharragoa da agian. Eta, beharbada, ez du hainbesteko xarmarik. Bainugela da etxeak duen onena. Txarrena… bainugela bera. Izan ere, etxea bainugela bat da…
W.C. komedia ez-eskatologikoa da, water closet eta clown erako ekinaldi bakarrekoa, aukera ematen duena dituen baliabideen araberako leku batean independentzia aurkitu duen eta emantzipatu den gizon bat ikusmiratu, hari buruz kuxkuxeatu eta esamesaka ibiltzeko.
Fitxa artistikoa: