Jaraialdia 2025 – Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.
Oihala irekitzen da: «TO BE OR NOT TO BE!». Horraino dena ondo. Antzerkizale bik «Hamlet» antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko fideltasun osoz.
Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea, talenturik eta trebetasunik ez izatea… ez dira oztopo izango. Ala bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina gutxienez barre egingo luke.
«Welcome & Sorry» kale antzerkiaren ikuskizuna da, antzerki ofizioa ikusarazten duena, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik, hain zuzen ere. Keinuzko komedia bat, Clown klabean, publiko guztiarentzat.
Horren buruan, Ganso&Cia, Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik gidatutako antzerkiproiektua. Clown-a bere egoera primarioan abiapuntu eta erreferentzia hartuta, ikuskizun berriak sortzen dituzte; lan artisau eta garaikideak, non publikoak gizatasunez betetako pertsonaietan bere burua islatuta ikusten duen.
Fitxa artistikoa: