Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jardín Infierno

diciembre 27

Bilboko rock taldea, JARDÍN INFIERNO, bere laugarren lan diskografikoa aurkeztuko du Bilbon: «Papel» izeneko EP-a, trilogia baten bigarren atala, eta datorren urtean argia ikusiko du hirugarren eta azken atala.

Jardín Infierno Bilboko Rekalde auzoan sortu zen 2008an. 2009an, bere lehen diskoa grabatu zuten, izen bereko «Jardín Infierno».

2012aren erdialdean, taldeak soinua eraberritzea erabaki zuen, eta María Argüeso sartu zen taldera abeslari gisa. Harekin batera argitaratu zuten beren bigarren diskoa, «Quien decide» (2014), prentsa espezializatuaren eta publikoaren kritika oso onak jasotakoa, eta zeinarekin Penínsulako jaialdi askotan jotzea lortu zuten.

Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 2023aren erdialdean lau kantuko EP berria, «Piedra», grabatu zuten, trilogia bati hasiera eman ziona. Bere bigarren zatia, «Papel«, 2024 amaieran kaleratu zen.

Jardín Infierno-ren soinua askotariko iturrietatik edaten du: Leño, Taures Zurdos, M-Clan, Killer Barbies, Los Cigarros eta beste hainbat talderen eraginak nabari dira.

 

Local

Azkenak elkartea
Oyón-Oion, Álava 043 España