Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jarraitu zuzenean 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala

diciembre 20

2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 20an jokatuko da, 17:00etan, Bilbon, Casillan. Sarrerak agortu dira jada. 

Finala telebistaz zein Internet bidez ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en bitartez, 16:45etik aurrera.

 

2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko guztiak jokatuta, argi dago jada nortzuk kantatuko duten abenduaren 20an Bilbon, Casillan, jokatuko den finalean. Hiru bertsolari zuzenean igaro dira, euren finalaurrekoak irabazita, eta gainerako bostak puntuazioengatik.

Hauek dira lehian arituko diren zortzi bertsolariak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Jone Uria Albizuri
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Gorka Pagonabarraga Agorria

Jarraipena EITBn

Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Casillan eta finalari jarraipena egingo zaio ETBn. Larunbatean zuzenean eskainiko da finala ETB1n, 16:45etik aurrera, Illaski Serrano aurkezlearekin eta Ainhoa Urien adituarekin batera. Igandean, berriz, finaleko bertsoaldien errepasoa eta txapeldunari finala amaitu bezain pronto egindako elkarrizketa eskainiko dira Hitzetik Hortzera berezian.

 

Local

Casilla
Bilbao, Bizkaia 020 España