Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: DJ Sessions 1

julio 23

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Hiru sesio egongo dira:

  • 18:00 – Arima Soul System: Lidia Insausti & DJ Makala
  • 19:30 – Jazzatik: DJ Makala & Alex “Sax” Haro
  • 22:00 – DJ Makala

Arima Soul System: Lidia Insausti & DJ Makala

Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitzek, Makala eta/edo DJ Makala izenez ezagunak, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Beren proposamenak Soul, Funk, R&B, Disco eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Proiektua oso malgua da zuzenekoetan, hau da, formatu posible asko hartzen ditu, eta horietako bat da Arima Soul System izeneko duoa: DJ Makala beteranoak musika-oinarriak ipintzen ditu eta Lidia Insaustik gainetik abesten du maisutasunez. Beren zuzenekoetan errepertorio propioa eta klasikoak nahasten dituzte, baita goresten duten musikaren bitxikeriak ere publikoaren gozamenerako.

Jazzatik: DJ Makala & Alex «Sax» Haro

Jazzatik Gipuzkoako plataforma/kolektibo bat da, DJ Makalak bultzatua. Jazz garaikidean espezializatutako podcast musikal bat da gainera, Entzun FM ataritik ematen dena. Egun berezi honetarako euskal DJak abangoardiako Jazz hautaketa bat egingo du, Musikenen lizentziatutako musikari alacantar Alex Haro saxoan lagun duela.

DJ MAKALA

Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Makala eta/edo DJ Makala izenez ezagunagoa, Zarautzen dago ezarria. Musikari, remixer, ekoizle eta ekitaldien sustatzaile hau DJ eta irratiko lokutore lanetan dabil 90eko hamarkadaz geroztik.

Local

Nauticool
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España