Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Beltza Weekendeko planeten konstelazioak dj kabinetan ospe handien duten astronautetako bi bidali ditu izarren ekitaldi honetara. Sr Lobok, bere basakeria eta screamerrerako pasioarekin, eta Xabi Beltzak, goren mailako soularekin, goia joko dute Beltza Weekend espazio-ontzian.
Biniloen bildumagilea eta 60ko hamarkadako erritmo tropikalekin maitemindua!!
Iruñeko Tremenco & DLC KULTUR kolektiboko kidea.
Bere Latin, Northern Soul & Funk saioetan atsedenik gabe dantzan jartzen du publikoa!!
Abagune honetarako Boogaloo eta soul dibertigarriena jarriko ditu abian. Ez du inor axolagabe utziko!!
Maisa Covaleda kolonbiar jatorriko diziplina anitzeko artista da, kuradorea eta kudeatzaile sozial eta kulturala. Duela 25 urtez geroztik Nafarroan bizi da. Bere praktikak artea, musika eta kudeaketa komunitarioa uztartzen ditu, hainbat lurralde ameroiberikotan kultura eta sare soziala suspertu dituzten proiektuekin, memoria, lurraldea eta sorkuntza kolektiboaren arteko loturak ardatz hartuta.
Martín Armendáriz aka Budin. DJ nafar ospetsua eta biniloen bildumagile nekaezina 30 urtez baino gehiagoz. Hainbat kolektibotako kidea, tartean DLC Kultur, Tremenco Surco, Mambo Fango, Global Funk… Bere soinu gogokoenak: Jazz, Rhythm & Blues, Soul, Funk, Latin, Boogaloo, Cumbia,… Bere etiketa, “Only Vinyl”.