Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: JazzyBIT

julio 24

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Teodor Pop (pianoa, teklatuak)
  • Mihai Moldoveanu (baxua)
  • Szabó Csongor-Zsolt (bateria)

2012az geroztik, JazzyBIT errumaniar taldeak Jazzaren eta rockaren konbinazio sendoa eskaintzen du, blues, funk eta musika latinoz zipriztindua. Taldeak “loud jazz” gisa deskribatzen du bere estiloa eta, haien hitzetan, Hiromik Snarky Puppyrekin joko balu bezala jotzen dute, baina hirukotean. Zalantzarik gabe, Europako Jazz garaikidearen proposamen fresko eta dinamikoenetako bat.

Taldeak Touch the Sky estreinako albuma argitaratu zuen 2014an, eta ondoren Horizon (2016). 2021ean, JazzyBITek Drive hirugarren albuma kaleratu zuen, New Yorkeko The Bunker estudioan John Davisek nahastua.
Hirukoteak ibilbide oparoa du zuzenekoetan eta 13 urteetan 300 kontzertu baino gehiago eman dituzte 20 herrialdetan; munduko Jazz jaialdi ospetsuenetako batzuetan parte hartu dute eta munduko klub eta agertoki onenetako askotan arituak dira.

Bere musikak, energia positiboz betea, kontenplaziora zein mugimendura gonbidatzen gaitu. Bere estilo kementsu eta modernoak Jazzaren eremutik harago erakarri ditu publikoak. Hala, talde hau proiekzio handienekoa eta dinamikoenetakoa da egun Errumanian.

 

Local

Frigo gunea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España