Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: Jessie Gordon Quintet

julio 24

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Jessie Gordon (ahotsa)
  • Enric Peidro (saxo tenorra)
  • Gerard Nieto (pianoa)
  • Ignasi González (kontrabaxua)
  • Roger Gutierrez (bateria)

Jessie Gordonek, diziplina anitzeko artistak, ahots guztiz pertsonalaren jabe izateaz gain eta agertokietan gailentzeaz gain, unibertso zeharo pertsonala sortzen jakin du. Unibertso horretan erraztasun handiz mugitzen da, eta naturaltasun eta maisutasun handiz ibiltzen da hainbat Jazz estilo zeharkatzen.

Gordonek batez ere XX. mendearen lehen erditik datozen eraginetatik edaten du: Anita O’Day eta Peggy Lee bezalako Jazzeko damen ahotsak, zinema beltzaren estetika eta jarrera, kabaretaren lotsagabekeria eta espontaneotasuna, Swingaren bizitasuna eta dantza, Blues-Women aitzindarien letrak, adiera bikoitzez beteak…

Australiar abeslaria indartsu ari da nabarmentzen nazioarteko eszenan. Izan ere, Jazzeko ahots handienetako bat izatera deituta dago. Bere nortasun oparoak, estilo dotoreak, ahots berdingabeak, eta eragin klasikoak eguneratzeko eta biziberritzeko duen gaitasun handiak interprete bakan eta imitaezin bihurtu dute.

 

Local

Frigo gunea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España