Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: SUITE SEDA

marzo 3

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Oharra: Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Aimar Alonso (saxoa, koruak, sintetizadorea), Luca Grassi (gitarra, ahotsa), Asier Eraña (baxua, koruak), Saturnino Ruake (pianoa), Ander Larrañaga (bateria, perkusioa)

2023az geroztik funk estilotsua egiten diharduen talde donostiarra da Suite Seda. Bere musikak funka berpizten du, ukitu modernoarekin eta nortasunez beteriko letrek lagunduta. Haiek dioten bezala, “Funka, zetaz jantzita ere, Suitean geratzen da”.

2025ean diskoa aurkeztuko dute, eta dagoeneko 2 single dituzte argitaratuta: “Paranoia Funk” eta “Nassage”. Suite Seda Donostiako Dabadaban eta Bilboko Cotton Club eta Rocket Bilbao aretoetan aritua da, baita Musika Parkean bezalako jaialdietan ere.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Club Aretoa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España