Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Amy Winehouseren jatorrizko bandak, bere musika-zuzendari, baxu jotzaile eta lagun Dale Davisek lideratuak, bere musika ospatu eta bere zuzeneko emanaldiak gogora ekartzen dizkigu. Izan ere, taldeak bizirik mantentzen ditu artista haren esentzia, ondarea, soinua eta mitoa.
Ikuskizun honetan Bronte Shande abeslariak Amyren ahots bikaina gogora ekarriko digu. Esperientzia ahaztezina, 2011n zendu zen izar londrestarraren musikari eta bizitzari omenaldia egiteko ospakizun eta aukera.
Amy Winehousen abesti onenekin gozatzeko kontzertua izango da: Rehab, Back to Black, You Know I’m No Good, Tears Dry on Their Own, Love Is a Losing Game, Valerie, Stronger Than Me, In My Bed… Ondoen ezagutzen zuten musikariek interpretatutako abestiak, bere lagun izandakoek eta mundu osoko agertokietan bere ondoan egondakoek.