Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2025: Txikijazz: Claire Martin Quartet

julio 25

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Kontzertu hau Txikijazz jaialdiaren baitan burutuko da, haurrei zuzendutako emanaldia. Haurrek dute lehentasuna. Kontzertua kanpoaldean izango da museoaren zelaietan.

Europako eszenan Jazz abeslari interesgarrienetakoa da Claire Martin. Nazioarteko kritikak goraipatua, bere talentua bost kontinenteetako agertokietan erakusteko aukera izan du.

BBCn aurkezle gisa egin duen ibilbide profesionalarekin batera, Claire Martinek era askotako proiektuetan parte hartu du, eta ahotsa eman die, besteak beste, RTE Orchestra, The Royal Northern Sinphony, The BBC Big Band eta BBC Concert Orchestrari.

Artista honen handitasunaren erakusgarri dira estudioan eta agertokian egin dituen kolaborazioak Kenny Barron pianista ospetsuarekin, eta Bill Charlap edo Django Bates bezalako beste Jazz musikari gailen batzuekin. Gainera, Jazz britainiarrean abeslari onentzat du The Timesek.

Claire Martinen estiloak Jazz klasikotik edaten du, baina konplexurik gabe sartzen da ñabardura modernoetan. Erreferentziazko ahotsetako bat da kontinente zaharreko Jazzean eta, zalantzarik gabe, dama handia da Jazz britainiarrean.

 

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España