OHAR GARRANTZITSUA:
Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Old School Funky Familyk 18 urte bete ditu dagoeneko; 300 kontzertu baino gehiago eman eta 4 disko autoeditatu kaleratu ditu, eta gaur egun gogo biziz jarraitzen du bere groovea Frantzia eta Europako agertokietan ereiten.
Erritmika zorrotzarekin (tuba, bateria, gitarra, teklatuak) eta saxofoi laukote sendoarekin (sopranoa, altua, tenorra, baritonoa), zortzikote instrumentalak bere ildo artistikoa fintzen jardun du, konposizioarekin gero eta konpromiso handiagoa hartuta soinuan identitate berdingabea sortzeko.
Maceo Parker, Roy Hargrove, Vulfpeck (funk) eta Fela Kuti (afrobeat) bezalako artisten eraginak jasota, Old School Funky Familyren mundu zoro eta polimorfoak estiloak eta beatak nahasten ditu, jatorrizko taldeak eskaintzen dituen aukerei esker. Musika distiratsua eta zirraragarria, oso moldaketa landuak eta ausartak, guztia giro eder batez blaituta, institututik lagunak diren musikari hauen 16 urteko konplizitatearen fruitu.
Horren guztiaren emaitza haien ikurritz hauetan laburbiltzen da: «egin ezazu musika serioa serio hartu gabe!».
Tailerra: Jazz instrumentuak eta murala zuzenean, Kolorenea