Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Bea Asurmendi

febrero 6

Bea Asurmendik, Euskal Herrian jaio zen eta Londresen bizi den kantari eta konpositoreak Asteartea (2025) diskoa aurkeztuko du.

Musika Modernoaren Interpretazioan graduatu da, eta Jazz Kantuko Masterra lortu du Guildhall School of Music & Drama ospetsuan. Aurkeztuko duen diskoak Jazz garaikidea eta sustraiko musika lotzen ditu, eta hainbat gai jorratzen dituen bidaia eleanitz batera gonbidatzen gaitu. Gai horien artean, dolua, barkamena, buru-estimua, emakumeen ahalduntzea eta osasun mentalaren inguruko kontzientziazioa aipa daitezke. Asurmendi jazzean, folkean eta egile-kantuan sustraitutako generoak fusionatzen dituzten artistak ditu inspirazio-iturri.

Haren eraginen artean, Silvia Pérez Cruz, Norma Winstone, Josefine Cronholm, Cyrille Aimée eta Asurmendiren mentorea izan zen Brigitte Beraha ditugu. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko letrekin, Asurmendik erraietako unibertso intimo bat sortu du, eta, unibertso horretan, jazzaren inprobisazioak eta harmoniak elkarrizketan dihardute lirika zintzo eta benetakotasun paregabe batekin.

  • Bea Asurmendi (ahotsa)
  • Giovanni Cresseri (baxua)
  • Mikel Urretagoiena (bateria)
  • Milena Granci (pianoa)

Oharra: 

  • Doako sarrera edukierta osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 16:00etatik aurrera Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan.

 

Local

Lugaritz Kultur Etxea
DK. Heriz Pasealekua, 20
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España