Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Erromintxelak

febrero 18

Jokin Vitoria (bateria), Aitor Moreno (kontrabaxua), Iñigo Zubizarreta (gitarra), Daniel Apodaka (biolina), Andoni Aizpurua (saxoa), Jon Garcia del Val (ahotsa, gitarra)

Erromintxelak 2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta eskarmentu handiko musikariak dira bai estudioan, baita zuzenekoetan ere. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan.

Euskaraz egindako abestiak eta instrumentu akustikoekin inprobisatuz, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.

  • Oharrak: Sarrera librea edukiera osatu arte. Ateak 19:30ean irekiko dira.

 

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España