Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Jazzaldia 2026 – tokiko taldeen lehiaketa: Mané

enero 13

Mané zortzi musikari profesionalez osatutako kolektiboa da. Zortzikoteak jazzaren eta musika afro-karibetarraren arteko fusioa du ardatz. Taldearen errepertorioa Kubako musikako erreferentziazko artistek (hala nola Omara Portuondok eta Compay Segundok) ospetsu bihurtutako piezez eta duela hamarkada batzuk Tito Puenteren edo Jerry Gonzálezen orkestrek grabatutako energia handiko eta inprobisaziora irekitako konposizioez osatuta dago. Soinu-bidaia bat jazz afro-karibetarraren erreferentzia klasiko eta garaikideetan zehar.

Alessio Lubrano (tronpeta, moldaketak), Nicolás Chasco (tronpeta), Asier Iturbe (tronboia), Aníbal Andrés (tronboia), Manex Olazaguirre (bateria), Adrián Zarrabeitia (kongak), Luis Miró (pianoa), Javier Gómez (baxu elektrikoa, kontrabaxua).

Oharrak

Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Antzoki Zaharra eta)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España