Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2026: Txikijazz: The Wackids

mayo 9

2026ko Jazzaldiaren barne.

Txikijazz jaialdiak antolatutako kontzertua da The Wackids taldearen Futur 2000.

Adina: + 2 urte

Haurrentzako tresnez, jostailu musikalez eta soinu-gailuez hornituta, The Wackids rock taldeak musikaren historiako hitak –planeten artekoak eta belaunaldiez haraindikoak– berrinterpretatzen ditu, rock’n’toys estiloan.

Hauxe da euren misioa: belaunaldi gazteei erakustea rocka bizirik atera dela 2000. urteko bugetik eta aurkitutako tranpa ugarietatik. Autotunea, tecktonika, René satorra, Star Academy… garaipena ez zegoen sekula bermatuta. Hala eta guztiz ere… rocka ez da hil!

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España