Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

JazzHerrian 2025: MOISÉS NO DUERME

julio 5

Aguraingo 2025eko JazzHerrian jaialdiaren barne.

Moisés No Duerme beteranoa da Euskal Herriko Hip-Hoparen eszenan, eta ibilbide luzea egina du agertokietan. 2005az geroztik, Raperos de Emaús eta Brindisi Nero taldeetako kide izan da besteak beste. Talde horiekin, generoaren eskualdeko erreferente bihurtu da iparraldeko eszenan. 2023an, Moisés No Duerme Live Band proiektua aurkeztu zuen, Estatuko eszenan proiekzio handia duen Jazzaren arloko etorkizun handiko musikari talde batekin batera. Proiektu honek Rap eta Jazz generoak uztartzen ditu, eta beste estilo afroamerikar batzuetako zertzeladekin zabaltzen du bere soinu paleta, soularekin edo funkarekin esaterako, beste proiektu batzuen eraginak jasota –Jazzmatazz, Robert Glasper Experiment edo Alfa Mist, besteak beste.

 

Local

Urbasa Plaza
Agurain/Salvatierra, Álava 051 España