
2025eko JazzOn Fest jaialdiaren barne.
Kideak:
Albert Sanz: pianoa eta ahotsa
Sara Dowling: biolontxeloa eta ahotsa
Valentziako pianista Albert Sanz, Espainiako jazz eszenako musikari nabarmen eta moldakorrenetako bat, Sara Dowling abeslariarekin elkartzen da —palestinar eta irlandar sustraiak dituen eta gaur egungo eszenako ahots adierazkor eta erakargarrienetako bat bezala hartua—, Antonio Carlos Jobim konpositore brasildarraren ondareari omenaldia egiteko.
«The Music of Tom Jobim« proiektuak bossa nova maisuaren kantu-liburua berrikusten du zintzotasunez eta freskotasunez, bere melodiarik ikonikoenei irakurketa berriak eskainiz. Dowling-en ahots beroa eta Sanz-en piano lirismoa batzen direnean, emaitza dotorea eta ñabarduraz betea da, tradizioarekiko errespetua eta begirada pertsonal eta garaikidea uztartzen dituen proposamen batean.