
Tomorrow Comes The Harvest proiektua Jeff Mills ekoizle eta DJ estatubatuarraren eta Tony Allen bateria-jole franko-nigeriarraren ekimenez sortu zen. Mills teknologia berriak technoaren bidez esploratzen aritu da 35 urtez, eta Allen afrobeataren figura nagusietako bat izan da bere ibilbide anitz eta erabakigarrian.
2018an argitaratutako Tomorrow Comes The Harvest zuzeneko diskoak proiektuaren lehen fasea jasotzen du, Jean-Phi Dary teklatu-jotzailea hirukotean batuta. Tony Allenen heriotzaren ondoren, 2020ko udaberri tristean, Jeff Millsek taldea berrasmatzea erabaki zuen, Indiako Prabhu Edouard tabla-jotzailea gonbidatuz.
2022an kaleratutako Evolution diskoan jasotako piezek edertasun hipnotiko eta eguzkitsu bat erakusten dute. Perkusio elektronikoen, sintetizadoreen eta tablen fusioak trantzerako bidea marrazten du, etengabe aldatzen diren paisaia musikal zoragarrien bidez.