Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Joana Ortega

noviembre 20

Goizeko izarrak

Goizeko izarra abestia (J. Santesteban) aitzakiatzat hartuta, Joana Ortega Barrenetxeak Goizeko izarrak emanaldia aurkeztuko du piano eta ahotsez. Emanaldi honetan herri musika doinuez gain bere sorkuntzak ere izango dira. Honela, bien arteko jolasa agerikoa izango da. Tradizioa eta berrikuntza elkarrekin dantzan jartzen dira.

Goizeko izarrak izeneko emanaldi honetan herri musika eta garaikidea jolasean entzungo ditugu sustraietatik zeruko izarren arteko bidean.

  • Joana Ortega: Ahotsa eta pianoa
  • Jagoba Astiazaran: Txistu eta silbotea
  • Ixiar Jauregi: Panderoa

Local

Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani, Gipuzkoa 040 España