Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia 2025

noviembre 15

  • Bilbon dagoen Euskararen Etxean lau hitzaldiz eta mahai inguruaz gozatu ahalko da goizean; gainera, Gamer Gela eskainiko da etxeko txikienentzat

Azaroaren 15ean egingo da aurtengo Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia. Zortzigarren urtez antolatuko dute Game Erauntsia Elkarteak eta Azkue Fundazioak, betiko helburu berbera lortu nahian: euskara bideojokoekin elkartzea.

Bilbon kokatutako Euskararen Etxean izango da hitzordua, beste urte batez. 09:45ean hasiko da bideojokoen euskal festa, 13:30ak aldera bukatzeko. Lau hitzaldi eta mahai ingurua jarraitu ahalko dituzte hurreratzen direnek: hizlariak eta mahai inguruaren parte hartzaileak —Harrobia, Tartanga eta DigiPen Europe-Bilbo ikasteetxetako ikasleak, alegia— azaroaren 3an iragarriko dira prentsaurreko ofizialarekin batera.

Bideojokoen munduko askotariko adituek parte hartuko dute. Industriaren zaletuentzat benetan interesgarriak izango diren hizlariak batuko dira aurten ere.

Ohiko kongresuaz gain, guraso eta ume bideojokozaleentzako txokoa eskainiko da Jokotekniaren zortzigarren edizioan: hitzaldiekin batera euskarazko bideojokoen erakusleiho den Gamer Gela ekimenaz gozatu ahalko da Euskararen Etxean. Horrela, haur zein gaztetxoek gure mintzairan joka daitezkeen tituluak ezagutuko eta probatuko dituzte, eta, aldi berean, gurasoek hitzaldiez goza dezakete.

Informazio gehiago, laster, jardunaldien webgune ofizialean: https://jokoteknia.eus/ 

Local

Euskararen Etxea – Azkue Fundazioa
Agoitz Plaza, 1 (Metroa: San Ignazio geltokia)
Bilbao, Bizkaia 020 España