Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia 2025

noviembre 15

Bilbon dagoen Euskararen Etxean lau hitzaldiz eta mahai inguruaz gozatu ahalko da goizean; gainera, Gamer Gela eskainiko da etxeko txikienentzat.

Azaroaren 15ean egingo da aurtengo Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia. Zortzigarren urtez antolatuko dute Game Erauntsia Elkarteak eta Azkue Fundazioak, betiko helburu berbera lortu nahian: euskara bideojokoekin elkartzea.

Bilbon kokatutako Euskararen Etxean bilduko dira, beste urte batez.

09:45ean hasiko da bideojokoen euskal festa, 13:30ak aldera bukatzeko. Lau hitzaldi eta mahai ingurua jarraitu ahalko dituzte hurreratzen direnek: hizlariak eta mahai inguruaren parte hartzaileak —Harrobia, Tartanga eta DigiPen Europe-Bilbo ikasteetxetako ikasleak, alegia— azaroaren 3an iragarriko dituzte prentsaurreko ofizialarekin batera.

Bideojokoen munduko askotariko adituak eramango dituzte. Industriaren zaletuentzat benetan interesgarriak izango diren hizlariak batuko dira aurten.

Ohiko kongresuaz gain, guraso eta ume bideojokozaleentzako txokoa eskainiko da Jokotekniaren zortzigarren edizioan: hitzaldiekin batera euskarazko bideojokoen erakusleiho den Gamer Gela ekimenaz gozatu ahalko da Euskararen Etxean. Horrela, haur zein gaztetxoek mintzairan joka daitezkeen tituluak ezagutuko eta probatuko dituzte, eta, aldi berean, gurasoek hitzaldiez goza dezakete.

Local

Euskararen Etxea – Azkue Fundazioa
Agoitz Plaza, 1 (Metroa: San Ignazio geltokia)
Bilbao, Bizkaia 020 España