Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

JON BASAGUREN

julio 31

Jon Basagurenek (Gasteiz, 1984) 2012tik dihardu abestiak egiten. Hainbat proiektu interesgarritan hartu du parte, baina Izaki Gardenak taldeko buru aritu da batik bat. Eta, hain zuzen ere, taldearen azken diskoan oinarrituko da emanaldi hau. Sei urte luzeren ondoren, Izaki Gardenak taldeak diskoa merkaturatu zuen 2024an. Jonek kantu horiek eskainiko dizkigu, idatzi eta konposatu ziren bezala, gitarra eta ahotsarekin, eta sorkuntza-prozesuari buruzko xehetasun eta bitxikeria batzuk azalduko dizkigu. Gainera, Jonek bere ibilbide artistikoko beste abesti batzuk errepasatuko ditu emanaldian, eta berarengan eragina izan duten beste artista batzuen bertsioekin ere ausartuko da.

 

 

Local

PORTALEKUA
Elorrio, Bizkaia 032 España