
Jon Basaguren-ek bakarkako kontzertua eskainiko du Aretxabaletan. 2012tik Izaki Gardenak-entzat sorturiko kantuen muina azalduko da emanaldian, arkeologia ariketa bat egin eta geruza eta apaingarriak kenduko dizkie eta sortu ziren bezala eman: gitarra eta ahots hutsez.
Izaki Gardenak-en ohiko kantuez gain, bertsio berezi batzuk ere aditu ahal izango dira.