Anita Maravillas txotxongilo antzerki konpainia 20. urteurrena ospatzen ari da 2025ean, 2005ean sortu baitzen. Miren Larreak eta Valentina Raposok sortutako konpainiak kalitate estetiko eta narratibo handiko ikuskizunekin txotxongiloen mundua arakatzen jardun du bi hamarkada hauetan, eta Zornotza Aretoarentzat ohore handia izan da haiekin batera bide hori egitea. Hori dela eta, Zornotza Aretoak bere azken lanak programatuko ditu Gabonetan.
Jon Braun indio txiki bat da.
Jon Braunek arreba bat dauka.
Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu.
Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.
Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.