
Inventario hori bera da, hain zuzen ere: Jon Zabalek bere ibilbidearen hasieratik gaur egunera arte sortu eta aurkeztu dituen ikuskizunetako zenbait zenbaki onenen bilduma. Benetako “Greatest Hits” bat.
Telepatia, hipnosia, espiritismo-saioak, apustu arriskutsuak eta errealitatea eta fikzioaren arteko muga ia hautemanezin bihurtzen duten bestelako erakustaldi mentalak. Muturrerainoko esperientzia bat (gauza askotan), non ikusleak diren benetako protagonistak… Beno, Jon Zabalek ere zerbait egiten du magia pixka batekin.