Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Joseba Irazoki

noviembre 14

Urte osoan zehar bere azken lana “Gitarra Lekeitioak (Gitarra Onomatopeikoa II)” aurkezten ibili ondoren, Joseba Irazoki-k biraren itxiera ospatzeko Dabadaban arituko da. Horretarako, lagun musikariekin bat egingo du, eta hauexek osatuko dute taldea: Felix Buff (bateria), Amorante (tronpeta, harmonium), K lepo (elektronika) eta Lutxo Neira (kontrabaxua).

Errepertorioa nagusiki GITARRA ONOMATOPEIKOA bildumako diskoetan oinarrituko da —Josebak 2024/2025 ikasturtean zehar argitaratutakoak—, baina sorpresa txukunik ere izango da.

Helburua da entzulea ohikoak ez diren baina etxekoak diruditen lekuetara eramatea, bere unibertsoaren leihoak zabal-zabalik irekiz: unibertso zintzo eta zuzena, euskal folklorearen tradizioak, mundu anglosaxoia, esperimentazioa eta kasu honetan, baita jazz garaikidea ere zeharkatzen duten soinuez betea.

 

 

Local

San Agustin Kulturgunea (Mendaro)
Herriko Enparantza 1
Mendaro, Gipuzkoa 901 España