
Urte osoan biraka ibili ondoren, Joseba Irazokik bi kontzertu oso berezi emango ditu bere azken lana aurkeztuz: Gitarra Lekeitioak (Gitarra Onomatopeikoa II), Felix Buff (Bateria), Amorante (Tronpeta, Harmonium), K lepo (Electronica) eta Lutxo Neira (Contrabajo). Errepertorioa, gehienbat, Josebak 2024/2025 ikasturtean zehar argitaratu dituen GITARRA ONOMATOPEIKOA serieko diskoetan zentratuko da, sorpresa bat edo beste gehituta.
Helburua izango da entzulea oso ohikoak ez diren lekuetara eramatea, baina etxean bezala sentiaraztea, zintzo eta zuzen agertzen den bere unibertsoko leihoak zabalduz, dena euskal folklorearen tradizioak, mundu anglosaxoiak, esperimentazioak eta, kasu honetan, baita jazz garaikideak ere inbadituta.